XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipagarriak dira, halaber, Programa Informatikoari eskaini zaizkion inbertsioak, 187 miloi pezetarekin.

3. XEDE OROKORRAK

Hezkuntz Sistemaren XEDE OROKORRAK ere aipatu egin behar dira, Ikasturte hasiera, aurrera doan eran lortu beharreko xedeen markoan kokatzeko.

Zentzu honetan, eta xehetasun handiegietan sartu gabe, honako hauek adierazi behar dira:
1. Autogobernua sakondu hezkuntz alorrean.
2. Hezkuntz Antolamendurako Politika inguruaren beharrei egokitu.
3. Euskal Hezkuntz Sistemaren euskalduntze politika jarraitu.
4. Aukera berdintasunak sustatu, eskola ukapen eta porrotaren kontra borrokatu eta gazteen okupazio osoa bilatu.
5. Irakaskuntza Publikoa kualifikatu, beharrezko giza baliabide eta baliabide materialez hornituz, bai kalitatez eta bai kantitatez.
6. Irakaskuntzaren dohaintasunean aurrera pausoak eman.
7. Ikastolen eta Ikastetxe Publikoen baterakuntza etorkizuneko Euskal Eskola Publikoan.
8. Euskal Hezkuntz Sistemako Administrazioaren hobekuntza.

4. OINARRIZKO EKINTZAK /4.1. ESKOLAURREAN ETA O.H.O.n

Eskolaurrerako eta O.H.O.rako proiektatu diren ekintzak irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko plan batean txertatzen dira.

Euskal Herrian plan honek ezinbestekoak ditu.

1.) Hezkuntz Sistemaren euskalduntzea.

2.) Curriculumen berrikuntza tematiko eta metodologikoa, eskola esparruan teknologia berriak txertatzeaz gain.